Martutene Lanbide Eskola
MARTUTENE Lanbide Eskola

Ongi etorri MARTUTENE Lanbide Eskolaren orrira!

MARTUTENEko 27 poligonoan kokatutako kalitatezko Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxea gara. DBHko helburuak lortu gabeko gazteei zuzenduta dago. Hauek lan munduan sartzeko edo bere ikasketekin jarraitzeko behar duten oinarrizko formakuntza jasotzen dute.

Inguruko enpresekin harreman estuak ditugu eta horrek ikaslegoen lan insertziorako edo lantegi egokian praktikak egiteko ahalbideratuko du.

MARTUTENE Lanbide Eskolak bere hezkuntza-proiektua garatzeko kalitatezko instalakuntzak eta zerbitzuak ditu.

Gure helburuak hauxek dira

  • Gure ikasleei Hasierako Lanbide Heziketako titulua lortzeko prestakuntza eta trebetasunak ematea.
  • Bere heldutasun pertsonala bultzatzea eta garatzea.
  • Lan munduan sartzeko aukera ematea.

Zure formakuntza beharrei irtenbidea emateko gure orria aukeratu izana eskertzen dizugu.

Behin ikasgai guztiak gaindituta, ikasleak Oinarrizko Profesional titulua eta D.B.H. graduatu titulua lortuko ditu.

MARTUTENE LANBIDE ESKOLA BIDEOA (01:17)