AITAREN, AMAREN ETA LEGEZKO TUTOREAREN BAIMENAK MARTUTENE LANBIDE ESKOLARI, DATU PERTSONALAK TRATATZEKO:
MARTUTENE LANBIDE ESKOLA KOOPERATIBA-SOZIETATEKO zerbitzuen erabiltzaile estimatua, (aurrerantzean, MARTUTENE LANBIDE ESKOLA:
Jakinarazten dizugu Europako herritarren Datu Pertsonalen Pribatutasun-politika aldatu egin dela, eta aldaketa horiek 2016/679 EBko DBEOn (2018ko maiatzaren 25etik dago indarrean) eta Espainiako zuzenbidera egokitzen duen araudian (3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa) jaso direla. Aldaketa horietan edo lege horietan ezartzen da zer betebehar bete behar ditugun tratamenduaren Arduradun gisa, zure datu pertsonalak eta haien tratamenduan dituzten oinarrizko eskubideak babesteko. Jakinarazten dizugu MARTUTENE LANBIDE ESKOLAn gure prozedurak arau horietara egokitu genituela eta aldian behin berrikusten ditugula.
Jakinarazten dizugu Europako herritar guztiak babesten dituzten eskubide nagusietako bat dela arduradunok zuen baimen askea, borondatezkoa, espresua eta informatua eskatzeko dugun betebeharra, seme-alaben datu pertsonalak helburu jakin batzuetarako tratatzeko. Horregatik, zure identifikazio-datu pertsonalak eta NANa betetzeko eskatzen dizugu, eta eskatzen zaizkizun tratamenduak eta pribatutasun-politika baimentzeko. Hori guztia automatikoki bidaliko dizugu zure helbide elektronikora, balidatzeko.