ESKOLARATZE OSAGARRIKO PROGRAMA

Formación Profesional Donostia

14 eta 15 urte bitarteko ikasle batek zailtasun sozial bereziak edo eskolan moldatzeko arazoak dituenean eta horiek konpontzeko neurriek emaitzarik eman ez dutenean,  Eskolaratze Osagarriko Programa batean parte har dezake.

Ikaslea matrikulatutako ikastetxeak programa eskatu behar du eta Hezkuntza Departamentuak baimendu beharko du.

Ikasleak, behin onartuta, bere jatorrizko ikastetxean matrikulatuta jarraitzen du baina gure zentroan eskolatuta izango da. Gurean eskulan espezifikoak eta DBH’ko helburuak lantzen jarraituko du.